XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NIRE ALA ZURE ASKATASUNA?.

Askatasuna! Benetan gizaki izan nahi duen edonoren deiadarra duzu hau, jatortasunaren, onaren, edertasunaren giltza eskuratu nahi lukeenarena; kreatzaile izan nahi lukeen edonoren deiadarra....

Guztiok gara askatasun zale! Ni, zu eta guztiok!.

Baina nire askatasunak ez al du eragozten, galerazten zurea?.

Batzutan inorentzat morrontza dakarren askatasuna aldarrikatzen da.

Askatasuna elkarri egin ohi diogun eskaintza dela uste izan dut beti.

Hau da: besteek niri aske izateko aukera ematea; edo eta nik neure burua mugatuz besteei aske izateko bideak eskaintzea.

Beraz, ez dago benetako askatasunik neuk besteei eskaini gabe, neure askatasun hau kendu nahiz murrizten didatenean.

Neure askatasuna besteen lepotik ezartzea, inguruan morroiak sortzea dela dirudi; hots, nire askatasuna beste batzuren morrontza bihurtzen dela.

Maitasunik gabeko gizakiak ez du ezertarako aukerabiderik.